viernes, 30 de diciembre de 2011

SAREAN IKASTEN HASTEKO BI PROPOSAMEN

Asko hitz egin dugu sareak eskaintzen dizkigun aukera eta potentzialtasunei buruz. Tresna eta baliabide ugari ditugu eskura, baina horiek erabiltzen eta kudeatzen jakin/ikasi behar dugu; nolabaiteko egitura bat sortu behar dugu sarean eta saretik ikasten hasteko eta gure ikasketa-prozesua eraginkorra eta egonkorra bihurtzeko. Aukera bat segidan proposatzen dizuedana izan daiteke; Mariana Fosatti eta Maite Goñiren bitartez ezagutu dut eta 5 urrats planteatzen ditu aipatu ikasketa-prozesua egituratu eta bertatik partekatuz ikasten hasteko:

Lehen urratsa: Twitter-eko kontua sortu.
Bigarren urratsa: RSS jario-irakurlea erabili blogetako harpidetza egiteko.
Hirugarren urratsa: Marka-gune sozialak erabili.
Laugarren urratsa: Blog bat sortu komunikatzeko, besteekin konpartitzeko.
Bosgarren urratsa: Komunitate eta sareetan parte hartu.

Beste aukera bat segidan txertatzen dudan slideshareko tutorial honek proposatzen duena izan daiteke.

Biak ala biak egokiak izan daitezkeelakoan nago, hastea eta probatzea da kontua...

No hay comentarios:

Publicar un comentario